XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Irri egiten duk? galdetzen zioten.

- Hik ez al diok beldurrik?.

- Aspaldi galdua zioat nik horri beldurra.

Sutegira sutegi: burdina berotzeko su lekua joaten zaidak lanekoan begira egotera.

- Eta trebe al haiz hi horrekin?.

- Trebe, trebe... nik ez diat deus deus: ezer bere aurka.

Zerbait onaren truke, hala ere, erakutsiko zioat bizitzen.

Hau eta hura eskaini zioten orduan arotzari hartzarekin burrukatzen bazen.

Behar zuen egur guztia basoan, eta urteko ikatza.

- Besterik ez bada, egingo diagu hori! esan zien.

Denak pozik atera ziren batzarretik.

Aste hartan bertan, portuko portu: mendi bidetik behera jaitsi zen hartz hori eta jendea etxeetan sartu zen beldurrez.

Ate guztiak ongi itxirik eta kaleak huts aurkitu zituen aroztegira joatean.

- Aditzak, hi! esan zion arotzak, herriko jendeak beldur haundia dik hiri eta hobe izango duk ez bahaiz gehiago etortzen.

- Eskubide diat nik nahi dudana egiteko erantzun zion hartzak, eta etorriko nauk orain arte bezala.

- Eskubide izango duk, baina jendea haserre zegok eta egunen batez edozer gauza gertatuko zaik.

- Ez diat horren beldurrik.

Nor sartuko duk nirekin?.

- Sartu, sartu... neu ere sartuko nindukek, gizon txikia izanik; baina ez diat hirekin haserretu nahi.

Hartzak begirada itsusiarekin hortzak erakutsi eta gero barre egin zion.

- Barkatzen diat ausartzea ausartu: atrebitu esan zion.

- Gordetzak heurekin hire barkamena erantzun zion arotzak.

Hiru parada parada: aukera ematen dizkiat ni baino gehiago haizen ikusteko.

Trebe haiz?.